martes, 7 de octubre de 2014

bizia ezin itzali

Poesia bat idaztekotan
zu idatziko zintudan
nere arimaren kantua
ezin ihes egin zutaz

Libre sentitzen naiz ni
zurenean nagoelarik
ezinegonak bainauka
zure barik

Etxetik aldenduta
bizitza puskatuta
nik aurki zintudan
beharrez nirean lotuta

Bihotza poz-pozik
zuretzat prestaturik
ez baitago nahirik
bizitza bareturik

Bizitzak bizitzen gaitu
guk hura bizi ere
ezin baitugu galdu
bizitza, helburu berez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario